lunes, 7 de noviembre de 2016

Ba al dakigu zer diren IKT-ak? Eta zertarako balio duten?

Nahiz eta honen erantzunik ez jakin, seguru aski gure inguruan hainbat tresna ditugula, hala nola, smartphon-a, Tablet-a, etab.

Izen osoa Informazio eta Komunikazio Teknologiak dugu, zein kontzeptuak barne hartu eta teknologien bilduma bilakatu den uneoro eboluzionatzen dagoelarik:

    * Komunikazio digitalaren zerbitzuak.


    * Informatika eta sistema digitalen tresnak

    * Gizarte modernoaren beharrak eta erabilpen aurreratuak.

Guzti hau pertsonen komunikazioaren zerbitzura dagoela, eta ez bakarrik, merkatuaren joan etorrien arabera.


IKTak informatu, ikasi eta komunikatzeko oinarrizko elementua dira. Izan ere, hauen garapen oso bizkorrak gizarteko esparru guztietan eragina du, eta hezkuntzaren arloa ez da salbuespen bat.



Zergaitik sartu IKT-ak gelan?

Haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak PENTSATU, IDATZI, ADOSTU, BESTEEN AURREAN LANAK AURKEZTU, ELKARLANEAN ARITU, EZTABAIDATU, EKINTZETAN PARTE HARTU ETA JOLASTEKO ematen ez badizkiegu.

Hona hemen esteka bat gelan IKT-ak sortzen dituen onurei buruz jabetzeko:

 






2 comentarios: